XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Malcolmek @-. Aulkian eseri eta beldurtzeko moduan begiratzen dit.

Akabatu egin nahi dut arratoi handi hori.

Arratoi handiari buruzko dena kontatu zion Malcolmek medikuari.

Bizkarralde altuko aulkiaz eta alarma-kanpaiaren sokaz ere hitz egin zion.

Soka hartan gora eta behera ibiltzen al da beti arratoia? galdetu zion medikuak.

Beti, bai erantzun zion Malcolmek.

Badakizu zer den soka hori? Oso soka sendoa da eta aldi berean oso biguna erantzun zion Malcolmek.

Baina ez dakit ezer gehiago.

Pixka batean Malcolmi begira geratu zen medikua.

Gero, astiro eta poliki-poliki hitz egin zion.

- Bere bizitzan zehar, oso ankerra izan zen epailea.

Gaizkile asko kondenatu zuen heriotzera.

Borreroak erabiltzen zuena da sutondoko soka hori.

Soka horretatik zintzilikatu eta urkatzen zituzten kriminalak.

Ordubete inguru egon ziren Malcolm eta medikua Epailearen Etxeari buruz hizketan.

Gero, etxera itzuli zen Malcolm.

Zeharo aldatua zegoen eguraldia ordurako.

Hotz zen eta haizeak indartsu jotzen zuen.

Etxe barrutik haizearen ziztua entzuten zuen Malcolmek inguru guztian.

Garbiketako emakumeak piztuta utzitako suari egur gehiago bota zion Malcolmek.

Zerbait afaldu zuen.

Gero, joan eta mahai handian eseri zen.

Ikasten jarraitzeko garaia zen berriro ere.

Irakurtzen hasi aurretik, ingurura begiratu zuen.

Han zegoen soka bizkarralde altuko aulkiaren eta beheko suaren artean.

Medikuak kontatutakoa etorri zitzaion gogora.

Borreroak erabilitako soka zen hura.

Gizon asko hil ziren soka hura lepo inguruan zutela.

Zutitu eta sokarantz hurbildu zen Malcolm.

Bere eskuetan hartu zuen.

Sokari heltzen zion bitartean, mugitu egiten zela ohartu zen.